XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herri inguruan baino ordu gehiago erretzen du artzain askok mendiko txabola ondoan.

Artzainak txabolaren gain duen eskubidea mugatua izaten da; ez da jaun eta jabearen eskubidea.

Ez du nahi duena egiterik.

Nafarroan, esate baterako, legez erabakia zen noraino erabil zezakeen, eta nondik aurrera ez.

Teila. Teilak jabetasuna adierazten zuen eta ezin zuten txabolarik teilaz estali.

Harrizko estalkiak ohi ziren oholezkoak ere bai.

Iratze eta lurrez ematen zieten gaina beste batzutan.

Atea. Urbasa mendiko txabolek sarrera bat idekia edo eskuz idekitzeko eran behar izaten dute, han gertatzen denak erabil dezan.

Aralar eta Andia mendian bezala, artaldeak dira artzainei txabolen eskubidea damaien bakarrak.

Ardiak kentzean txabola utzi behar.

Ongi begiratuz, neguan han eta udan hemen; artaldea duen bitartean badu txabola eta gero ezer ez; toki loturarik gabeko bizitza da artzainarena.

Badaki bere ondasun guztia makilaz eta zakurrarekin zaintzen duen hura dela, eta hortara zuzentzen ditu bere urratsak.

Duenaren agertzeko bildur da.

Zenbat ardi duen galdetu eta nekez aterako du inork ur garbirik.

Multzoa badela erantzungo die arrotzei.

Adiskiderik hoberenei, berriz hirutatik bi aitortzen badie, ez dago gaizki.

Artzainak haserretu, eta gaztak agertu, esan ohi da.

Inork ez bait du bestela haien berri jakiten.

Haien izaerari loturik dago.

Bazkak ditu helburu nagusi.

Segeretu haundiz eraman ohi ditu bere biharamuneko asmoak.

Mendiko joan-etorri guztiak xeheki jasoko ditu.

Badaki jendea nondik nora dabilan, baina bere burua erakutsi gabe.

Bere bazken kaltegarri baderatzaio mintegi bati su ematen bildur guti.

Oihanen etsairik haundiena ahuntza izan omen da beti.

Artzainak irabazten omen zion bakarrik.